XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenengo ikastolak eta ama-ikastolak oso txikiak dira, Donibane Lohitzunekoa eta Baionakoa ezik.

Honelako egoera baten aurrean ezin da pentsatu ikastola bakoitzean bigarren maila egitea.

Bestaldetik oso funtzionamendu desberdina daramate ama-ikastola edo lehen mailak, eta bigarren maila batek.

Ama-ikastolan eta lehen mailan irakasle batek animatzen du klase osoa; bigarren mailan berriz, gaika zatituta dagoenez irakasle bat baino gehiago behar dira.

Har dezagun adibide bat: lehenengo bigarren maila duela hiru urte sortu zen.

Taldea bost haurrek osatzen zuten.

Hauek dira prototipoak, lehen lehenik ateratakoak.

Gaur egun jende gehiago sartzen da ikastolara baina garai hartan ez.

Bigarren maila beraz, bost umerekin hasi zen lanean.

30 haurren zain egon izan balira bigarren maila hau sortzeko, oraindik ama-ikastolarekin egongo lirateke.

Bigarren mailatik irtendakoan, nolako egoerarekin topatzen dira haurrak? Irakaskuntza programaketa berdintsuak dira estatu diferenteetan.

Bigarren mailatik irteten diren haurrak prest daude Hegoaldeko ikastola batetan sartzeko edo eta frantses irakaskuntza jarraitzeko.

Lehen aipatu dugunez, datorren urtean (1984) irtengo da lehenengo promozioa, bost haurrek osatzen dutelarik.

Bost hauetatik, bat dirudienez, Hegoaldeko ikastola batera etorriko da; beste lauek frantses irakaskuntzan jarraituko dute ikasten.